Hitz egin dezagun

Osasuna osasuna da, hemen eta Afrikako lekurik ahaztuenetan ere.

Badakigu, osasunerako eskubideari eragiten dioten desparekotasunez jabetzean, herritarrak aktibatu daitezkela eta errealitatea eralda dezaketela.

Horregatik, Anesvad Fundaziotik hezkuntza-prozesuak eta hausnarketa-prozesuak bultzatzen ditugu. Beste erakunde aliatu batzuekin, sektore publiko eta pribatuarekin sarean.

Gure estrategia ez da gurea bakarrik, guztiona da

Bat egiten dugu (H)abian 2030 Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiarekin, eta Maastricht edo Dublineko adierazpenetan inspiratzen gara. Pertsona gogoetatsuagoak eta kritikoagoak prestatzeko funtsezko formula da hezkuntza, “begiak, bihotzak eta buruak munduaren errealitatera irekitzeko”.  

Kritikoak zerekin? Osasunerako eskubidean eragiten duten arrazoi eta ondorioekin, Saharaz hegoaldeko Afrikan larruazalean agertzen diren Ahaztutako Gaixotasun Tropikalek alboratutako biztanleak bereziki aintzat hartuta.   

Hezkuntzaz eta gizartearen eraldaketaz ari gara. Osasuna ikuspegi global eta askotarikotik uler dadin inspiratu eta sustatu nahi dugu, Saharaz hegoaldeko Afrikatik ahaztutako gaixotasunei aurre egiteko egiten diren ekarpenei balioa emanez.

01 Aldaketa globalerako errealitateak lotzen
Anesvad Fundazioan, tokikoaren eta globalaren arteko loturen boterean sinesten dugu. Horregatik, Saharaz hegoaldeko Afrikan ditugun esperientziak eta Euskadin dugun errotze handia nola uztartzen diren erakusteko diseinatuak daude gure ekimenak. Interdependentzia hori irudikatzen duten proiektuak bultzatzen ditugu, elkarlanaren eta elkarrekiko ikaskuntzaren bidez inpaktu positiboa sortuz.  
02 Kontzientziak piztea, errealitateak eraldatzea
Anesvad Fundazioan informatu baino gehiago egiten dugu. Gure helburua da osasun sisteman sartzeko dauden egiturazko desparekotasunei buruz hausnarketa eta ekintza eragitea. Gure kanpainen bidez, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen arrazoi sakonei heltzen diegu, eta lan egiten dugu herritarrek osasun globalaren defentsa uler dezaten eta hartan parte har dezaten.  
03 Ahalduntzen eta eraldatzen duen hezkuntza
Erreferente izan nahi dugu hezkuntza eta gizarte-kontzientziazioan. Giza garapenean eta osasunean oinarritutako hezkuntza-baliabideak eta hezkuntza–esperientzia paregabeak eskaintzen ditugu, bereziki gazteentzat. Saharaz hegoaldeko Afrikak Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen aurkako borrokan egindako ekarpen baliotsuak azpimarratu nahi ditugu, ikasleak aldaketa-eragile bihurtzera bultzatuz.
04 Indarrak batzea helburu bateratu baten alde
Anesvad Fundazioan politika publikoen koherentzia sustatzen dugu eta ikuspegi “lokala/globala” bultzatzen dugu. Elkarlanean ari gara hirugarren sektoreko erakundeekin eta funtsezko eragileekin, osasunerako eskubidearen defentsa indartzeko. Sarean egiten dugun lanak ekimen eraldatzaileak bultzatzen ditu Ahaztutako Gaixotasun Tropikalei aurre egin behar dietenen bizitza hobetzeko.  

Proiektuak

Iragazi honela Itxi
  • Denak
  • Etengabeko ikaskuntza-proiektuak
  • Sarean lan egiteko proiektuak
  • Sentsibilizazio-proiektuak
Iragazkiak
Gazte eraldatzaileak
Gazte eraldatzaileak

Gazte eraldatzaileak

Hezkuntza da etorkizun hobea izateko gakoa, eta gazteak dira aldaketaren protagonistak. Bizkaiko hainbat ikastetxerekin elkarlanean dihardugu, osasun globalari, genero-ekitateari eta giza eskubideei buruz sentsibilizatzeko. Gure jardueren bidez, belaunaldi berriak bultzatzen ditugu aldaketa-eragile izatera eta mundu bidezkoagoa eta osasungarriagoa eraikitzera.

Gehiago ezagutu

Microteatro
Microteatro

Microteatro

2013tik, Microteatrorekin elkarlanean, antzerkia erabiltzen dugu ahaztutako testuinguruetan bizi direnen errealitatea ikusarazteko tresna gisa. Madrilen eta Bilbon, ikuspegi baikor eta kolaboratiboarekin betiere, herritarrekin konektatu nahi dugu, eta osasunerako eskubidearekiko eta Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak desagerrarazteko konpromisoa sustatu.

Gehiago ezagutu

Emakume zientzialari konprometituak
Emakume zientzialari konprometituak

Emakume zientzialari konprometituak

Aintzat hartzen dugu Afrikako emakume ikertzaileek Ahaztutako Gaixotasun Tropikalen aurkako borrokan egiten duten funtsezko lana. Guztien Bekaren bidez, haien ikerketak bultzatu eta haien eragina ikusarazi genuen “Think Outside the Box” dokumentalarekin. Gure helburua da merezi duten aintzatespena ematea eta osasun globalari egiten dioten ekarpen baliotsu hori sustatzea.

Gehiago ezagutu

Komunikazio eraldatzailea
Komunikazio eraldatzailea

Komunikazio eraldatzailea

“Inork ez zuen esan erraza izango zenik” proiektua ONGAWArekin elkarlanean egin genuen. GKE-taldeak eta gobernu-egiturak gaitzea du xede, gizarte-aldaketa eta herritartasun global kontzientea sustatzeko estrategia berriak har ditzaten. Komunikazio- eta hezkuntza-praktikak berritzea da gure helburua, inpaktu eraginkorragoa izan dezaten.

Gehiago ezagutu

Berrikuntza eraldatzailea
Berrikuntza eraldatzailea

Berrikuntza eraldatzailea

COVID-19ak agerian utzi zuen osasun-zerbitzuak eskuratzeko orduan desparekotasunak daudela eta ahaztutako gaixotasunei ez zaiela arretarik ematen. Salud por Derecho fundazioarekin batera, bidegabekeria horiek ikusarazteko eta politika publikoen arduradunei presioa egiteko lan egiten dugu, Ahaztutako Gaixotasun Tropikalak 2030erako desagerrarazi daitezen bultzatzeko.

Gehiago ezagutu

Tokikotik globalera
Tokikotik globalera

Tokikotik globalera

Euskaditik eta Nafarroatik, Afrikako diasporarekin elkarlanean, Afrikaren Alde Taldeko kide gara. Sare horrek bidezko eta errespetuzko lankidetza defendatzen du, Afrikan osasun globalean eta aktibismo sozialean izan diren lorpenak ikusaraziz. Gure helburua da Afrikari buruzko iruditeria aldatzea eta haren bizi-ekarpenak nabarmentzea.

Gehiago ezagutu

Ez da emaitzarik aurkitu hautatutako iragazkietarako .